Informazioa
Trapagaran, bizikletaren alde
Trapagaran lanean ari da herritarren bizi kalitatea hobetzeko eta, hori dela eta, mugikortasun osasungarriago baten aldeko apostua egin du, horretan pisu handia dutelarik garraiobide jasangarrienak, hala nola, oinez, garraio publikoz edo bizikletaz ibiltzea.
Bizikleta da garraiobide eraginkorrena (energiari dagokionean), osasungarriena, merkeena eta jasangarriena: ez du kerik sortzen, ez du zaratarik egiten, ez ditu petroliokirik kontsumitzen eta kaleak hobetzen laguntzen du, gune lasaiago eta seguruagoekin.
Bizikleta-Garraio publiko Intermodalitatea
Bizikleta-Garraio publiko intermodalitatea funtsezko atala da hiri mugikortasun jasagarria sustatzeko edozein politikatan, bai ingurumenari dagokionean, baina finantzeei eta beste arlo batzuei dagokienean.
Politika horiek ongi garatzeko beharrezkoa da garraio bide horiek usu erabili ahal izateko behar den azpiegiturak eskaintzea.
Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, esperientzia bat jarri du abian bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzeko. Udala da bizikleten aparkaleku zerbitzuaren kudeatzailea eta Bizkaiko Foru Aldundiak eskura jarritako kudeaketa-plataformaren bidez kudeatuko du.
Erabiltzaileak erregistratzea eta altan ematea
Zerbitzuaren erabiltzaileak: Kudeaketarako aplikazioaren bidez erregistratzen den 16 urtetik gorako edozein pertsona.
18 urtetik beherakoek tutorearen bidez erregistratu beharko dira.
Erabiltzaileen datuak: Erabilera baldintzak onartu beharko dituzte, eta telefono mugikorraren zenbakia, helbide elektroniko bat eta bizi den udalerria jakinarazi beharko dute.
Eskaera prozesua: BiziPark zerbitzura sartzeko beharrezkoa da eskaera bat egitea. Horretarako web plataforman sartu behar da (https://trapaga.bizipark.eus/) edozein gailutatik eta datu pertsonalak sartu.
Bizikletak aparkatzeko lekuak esleitzeko modua: Izen-emate kopurua BiziPark-eko edukiera baino handiagoa bada (20 leku), zozketa bat egingo da leku bakoitza esleitzeko.
Bizipark zerbitzuak
Bizipark-ek zerbitzu hauek ditu:
- 24 orduz zabalik, urteko egun guztietan.
- 20 partzela.
- Altzairu-herdoigaitzezko segurtasun armairuak. Irekitzeko sistema automatikoadunak, 12 orduz itxita egonez gero.
- Mantenimendurako zutoia
- Segurtasun-kamerak, 24 orduz zaintzeko.
- Zenbaki kodea edo QR kodea duen sistema, aparkalekura sartzeko.
- Contactless sistema, aparkalekutik irteteko.
- Funtzionamenduari buruzko informazio panelak.